Albisteak
Bizarzuri, Erregeen gutunak jasotzen
2021-01-05
13:00
Bizarzurik kartero-lanak egiten ditu urtero Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeentzat eta gaur goizean Oriora etortzeko abisua jaso du, herriko haurren gutun pila dauzkalako jasotzeko pilotalekuan.
Haurreskolan izena emateko epea urtarrilaren 7an irekiko da, eta 13an itxi
Haurreskolan matrikulatzeko epea datorren ostegunean, urtarrilak 7, zabalduko da eta irekita egongo da urtarrilaren 13ra arte.
Matrikulatzeko, haurrak jaiota izan behar du.
Orain matrikulatzen diren haurrak martxotik aurrera hasiko dira haurreskolan.
Izena emateko ordutegia hau izango da: goizez, 11:30etik 14:30era.
Txurrumuski taldeko lagunek jasoko dituzte aurten Erregeen gutunak
Txurrumuski aisialdi-elkarteak ohar bat kaleratu du, haurrei azaltzeko bitartekari-lana egingo duela aurten, Erregeen gutunak jasotzeko. Honela dio Txurrumuskiren oharrak:
Hondakinen kudeaketa mankomunitatearen eskumena dela gogorarazten du Udalak
Egun hauetan kexak izan dira herritarren artean hondakinen bilketa dela-eta: abenduaren 25ean bilketarik egin ez zenez, hondakin ugari pilatu da hondakin-guneetan eta horrek kexak sortu ditu.
Horren aurrean Udalak gogorarazi nahi die herritarrei hondakinen bilketa ez duela Udalak kudeatzen, baizik-eta Urola Kostako Udal Elkarteak eta, beraz, kexak eta zerbitzua hobetzeko proposamenak hari bideratu behar zaizkiola:
Mari Domingi eta Olentzeroren bideoa
Lera taldearen laguntzaz etorri dira Oriora aurten ere Mari Domingi eta Olentzero.
Abenduaren 24ko iluntzean banatu zuten Lera taldekoek aurten prestatu duten bigarren bideoa. Aurrekoa bezala, bideo hau ere Miriam Garcia oriotarrak egin du, Lera taldeak eskatuta.
Zorionak eta urte berri on!
Eguberri berezi hauetan, inoiz baino gehiago, zaindu maite duzun hori!