Urr30

22:00

«Errimak bi oinetan» dantza-ikuskizuna izango da kiroldegian urriaren 30ean

Lekua: Karela kiroldegia

Antolatzailea: Orioko Udala

Traducción automática al castellano

Haatik dantza-konpainiak dantza eta bertsoak uztartzen dituen emanaldia eskainiko du Orion urriaren 30ean, ostiralarekin. Ikuskizuna 22:00etan izango da, Karela kiroldegian.

Ikuskizunerako sarrerak aldez aurretik hartu behar dira, 5 euro ordainduta. Aforo-mugak direla-eta, 260 sarrera daude saltzeko eta dagoeneko erosi daitezke kultur etxean. Pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ditzake, gehienez.

Dantzak eta bertsoak

Haatik dantza-konpainiak bertsoen laguntzaz osatu nahi izan du ikuskizuna, sormenerako lurralde berriak esploratzeko. Ordu bete inguruko ikuskizuna da, dantzaz gain, gaur egungo eta garai bateko bertsoak plazaratzen dituena.

Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi, Odei Barroso eta bertsolari gehiagoren errimekin egingo dute dantza bost dantzarik. Igelaren Bandak jarri die soinua bertsoei, eta Thierry Bizkari, Maddalen Arzallus eta beste hainbatek jarri diote ahotsa ikuskizunari.

Emanaldiak bizi-bizi uztartzen ditu bertsoak eta dantza. Hori du berezitasun. Uztarketa horren bidez, gaur egungo gaiei buruz egiten du gogoeta.

Ikuskizunaren zuzendariak Aiert Beobide dantzaria eta Unai Elizasu bertsolaria dira.

 

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.