Abe06

12:30

Kultur Etxean hartu behar dira San Nikolas eguerdiko bertso-saiorako gonbitak

Lekua: Karela kiroldegia

Antolatzailea: Orioko Udala eta Errikotxia bertsozaleen elkartea

Traducción automática al castellano

Saioa eguerdiko hamabi eta erdietan izango da, Karela Kiroldegian: Lujanbio, Egaña, Euzkitze, Sarriegi eta Uria izango dira kantuan Manterolaren aginduetara.

Aurten ez da San Nikolas festarik izango, baina San Nikolas eguneko bertso-saioarekin aurrera egitea erabaki dute Orioko Udalak eta Errikotxia Orioko Bertsozaleen kultur elkarteak. Hogei urte betetzera doa ekitaldia eta afalostean egin da urtero-urtero. Aurten, ordea, eguerdiko hamabi eta erdietan iragarri dute herriko bertsozaleen urteroko zita. Ordu eta erdi inguruko saioa aurreikusi dute antolatzaileek, bazkal denborarako ondo amaitzeko.

Aner Peritz, Eguzkitze, gazte zarauztarra da aurtengo boskotean nobedadea. Xabier Eguzkitzeren semea Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari txapelduna da eta Errikotxiako gaztetxoen irakasle ari da irailaz geroztik. Ondoan izango ditu Andoni Egaña herrikidea, Maialen Lujanbio hernaniarra, Aitor Sarriegi beasaindarra eta Jone Uria getxoztarra. Unai Manterola zumaiarrak jarriko ditu bost bertsolarientzat gaiak.

240 gonbita Kultur Etxean

Segurtasun-arau guztiak beteta egingo da saioa. Udalak abendurako antolatu dituen gainontzeko ekintzen protokolo berbera jarraitu dute Udalak eta Errikotxiak. Urtero jende asko biltzen da Karela kiroldegian; baina aurten 240 bertsozale bakarrik sartuko dira ekitaldira. Gaurtik aurrera kultur etxean doan hartu daitezke gonbitak; bakoitzak bi, gehienez. Saioaren egunean gonbitean markatzen duen atetik sartuko dira entzuleak.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.