Udalak udazken honetan antolatutako kultur agendaren barruan, Izaro abeslariaren kontzertua izango da Karela kiroldegian urriaren 24an, 19:00etan.

Sarrerak 10 eurotan salduko dira, kultur etxean, urriaren 15eko arratsaldean hasita.

Aforoei buruzko neurri berriak aintzat hartuta, 450 sarrera jarriko ditu salgai Udalak.