elhuyar itzaultzaile automatikoaren logoa Itzulpen
automatikoa:
ES FR EN CA GL

Ahalduntze Eskola: ia hiru urte lanean, Orion berdintasuna lantzen

Eider Goiburu eta Aizpea Esnaola oriotarrak berdintasun-teknikariak dira formazioz. Biek esperientzia handia dute berdintasun-planak egiten hainbat udalerrirentzat, baita hainbat erakunde eta taldetan esku-hartze psikosoziala eskaintzen ere. Solasaldi polita izan dugu berekin, feminismoaren, Orioko idiosinkrasiaren eta herrian emakumeek duten rolaren inguruan.

Orioko bulegoetan euskara lehenesteko konpromisoa hartu dute Laboral Kutxak eta Kutxabankek

Finantza-alorrean euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu eta aurkeztu dute gaur goizean UEMAk, Laboral Kutxak, Kutxabank-ek eta Bankoa ABANCAk, udalerri euskaldunetako alkate eta ordezkariekin batera. Orioko Udalaren izenean, Ainara Munduate euskara-zinegotziak parte hartu du Bergaran egindako ekitaldian.

Literatur tailerra izango da Orion, azaroko lau larunbatetan

Azaroaren 6, 13, 20 eta 27an egingo da tailerra, Orioko Salatxo Aretoan, goizeko 10:00etatik 13:00etara, Urola Kostako udaletako eta Udal Elkarteko euskara-zerbitzuek elkarlanean antolatuta. Euskaraz sortzen eta idazten trebatu nahi duten herritarrei bideratuta dago. 12 orduko ikastaroa izango da, hiruna orduko lau saiotan banatuta.

Errepide-mozketak egingo dituzte datozen bi asteetan, arketak aldatzeko

Orioko Udaltzaingoak jakinarazi du herriko arketak berritzeko lanak bihar abiatuko dituztela.

Udalaren webgunea bost hizkuntzatan kontsultatu daiteke orain, Elhuyarren Elia itzulpen automatikoaren laguntzaz

Orioko Udalak beste aurrerapauso bat egin du bere jardunean hizkuntza-teknologia berrienak aplikatzeko eta, aste honetatik aurrera, orio.eus webguneko eduki guztiak bost hizkuntza hauetan ere kontsultatu daitezke, euskarazko originalean irakurtzeaz gain: gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, katalanez eta galegoz.

Bilera irekiak egingo ditu Udalak, Orioko euskara-plana lantzeko

Lehenbiziko bilera kirol arloko eragileekin izango da eta datorren asteartean egingo da, urriak 19, Salatxo aretoan, 18:30ean.

Udazkena kultur jarduerez betea dator

Urrian eta azaroan bederatzi kultur ekitaldi egingo dira.

Asteburuan Carlos Peñak 24 orduko zeharkaldia egingo du igerian Oria ibaian, Gipuzkoako erizainen omenez

Proba 12:00etan hasiko da, urriaren 9an, larunbatarekin, Arrraunetxean, eta 24 ordu geroago bukatuko da leku berean.

TAO sistema berriaren prozesua martxan da eta Udalak herritarrei lehen faseko bilera irekietan parte-hartzea eskertu nahi die

Orion datorren urtean ezarriko den TAO sistema berriaren prozesua martxan da. Irailean bi bilera egin ziren, alde batetik, merkatari eta ostalariekin eta bestetik, herritar ororekin.

Orioko Udalak 2022 udal zerga-arauak onartu ditu aho batez

Herritarrei eragiten dieten zergak izoztea erabaki du Udalak

Komunikatua

Bi udal langileei irekitako espedientea

Eman izena Mintzalagun programan!

Urola Kostako AEK-k martxan jarri du 2020-2021 ikasturteko Mintzalagun Programa, eskualdean euskara praktikatu nahi duten guztientzat. Egitasmoak euskaraz dakiten pertsonak eta euskara ikasten ari direnak elkartzen ditu, astean ordubetez, euskaraz aritzeko.