Astearte goizean aldaketak izango dira Eusko Gudari kaleko zirkulazioan

Traducción automática al castellano

Uztailaren 20an, asteartearekin, Ur Kontsortzioak zenbait lan egingo ditu Eusko Gudari kalean, kultur etxearen parean, eta, horren ondorioz, aldaketak izango dira ibilgailuen zirkulazioan goizeko partean.

11:00etatik 14:00etara bitartean iraungo dute lanek, gutxi gorabehera, eta denbora-tarte horretan Erribera kalera desbideratuko dira Eusko Gudari kaleko ibilgailuak. Ibilgailuek, gero, Ixarra kaletik barrena bueltatuko dira Eusko Gudari kalera.

Barkatu eragozpenak.