Noticias
Jon Gurrutxaga eta Urbil Artolaren kontzertua izango da Arraunetxen urtarrilaren 29an
2021-01-29
19:00
Arraunetxe
Orioko Udala
Jon Gurrtxaga eta Urbil Artola musikariek kontzertua emango dute Orion urtarrilaren 29an, ostiralarekin, «Kateak» diskoa aurkezteko. Ekitaldia 19:00etan izango da, Arraunetxeko aretoan.
Kontzerturako sarrerak aldez aurretik hartu behar dira, 2 euro ordainduta. Aforo-mugak direla-eta, 70 sarrera daude saltzeko eta astelehen arratsaldetik aurrera erosi ahal izango dira kultur etxean. Pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ditzake, gehienez.
Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratu du «Kateak» diskoa. Gospela, bluesa, folka eta pop-rockaren eragina modu oso pertsonalean azaleratu du Gurrutxagak lan berrian eta, zuzeneko emanaldietan, Urbil Artolararekin batera ari da jotzen.
Zaragueta eskolak eta Herri Ikastolak urtarrilaren 16an egingo dute ate irekietako eguna, aurtengo matrikulazio-kanpainaren barruan
2021-01-16
Goizez
Zaragueta eskolan eta Herri Ikastolan
Datorren larunbat goizean, urtarrilak 16, egingo dute ate irekietako eguna Zaragueta Herri Eskolan eta Orioko Herri Ikastolan.
Haurrak datorren ikasturterako matrikulatzeko epea bi astekoa izango da, urtarrilaren 18tik 29ra.
«Euskaraz Gazte» literatur lehiaketan saritutako lanak argitaratu ditu Udalak
Udalak argitaratu berri ditu 2020ko «Euskaraz Gazte» literatur lehiaketan saritutako lanak. KARKARA aldizkariaren urtarrileko zenbakiarekin batera argitaratu ditu, gehigarri berezi batean, eta Orioko eta Aiako etxe guztietara banatu da.
Ondoko estekan ere irakurri daiteke lan sarituen gehigarria:
Euskaraz Gazte literatur lehiaketa 2020. Saritutako lanak (PDF)
HAZILAN programari buruzko informazio-saioa egingo da datorren ostegunean
Urtarrilean abiatuko da HAZILAN proiektuaren 11. edizioa eta dagoeneko zabalik dago izen-ematea. HAZILAN programa 20-44 urte bitartean dauzkaten eta goi mailako ikasketak dituzten pertsonei zuzenduta dago eta lana lortzera bideratuta dago.
Eskola-umeen aurtengo literatur lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik da dagoeneko
Aurtengoa lehiaketaren 34. edizioa izango da. Lanak aurkezteko epea martxoaren 18an bukatuko da eta interesatuek herriko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu ditzakete beren lanak.
LH 3tik hasi eta DBH4 bitarteko haur eta gaztetxoek har dezakete parte.
Erregeak Oriora datoz iluntzean
2021-01-05
19:00
Orioko herrian
Gaur goizean Bizarzurik jasotako gutun-pila hartu ondoren, iluntzeko 19:00etan etorriko dira Oriora Meltxor, Gaspar eta Baltasar.
Moila ingurua argi dotoreekin apainduta dagoenez, erriotik barrena etortzea erabaki dute aurten Erregeek. Urte zaila da eta ezin izango dute urteroko kabalgata jendetsua egin, baina ez dute hutsik egingo eta Orion izango dira aurten ere.