Hau da aurtengo Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskala. Bertan agertzen da zein diren ordainketak egiteko epeak. Epeak ezarritako egunean bukatuko dira, edo hori jaieguna bada, hurrengo lanegunean.
2019
ZERGAK | BORONDATEZKO EPEAK |
Ibilgailuen gaineko zerga | Martxoaren 1etik apirilaren 30era |
Zaborren tasa, Ura, Estolderia | |
Lehen hiruhilekoa (urtarrila-otsaila-martxoa) | Martxoaren 18tik apirilaren 23ra |
Bigarren hiruhilekoa (apirila-maiatza-ekaina) | Ekainaren 19tik uztailaren 19ra |
Hirugarren hiruhilekoa. (uztaila-abuztua-iraila) | Irailaren 20tik urriaren 21ra |
Laugarren hiruhilekoa (urria-azaroa-abendua) | Abenduaren 19tik urtarrilaren 20ra |
Ondasun Higiezinen Zerga | Maiatzaren 15etik uztailaren 1era |
Jarduera Ekonomikoen Zerga | Urriaren 1etik azaroaren 11ra |
Finken barruan ibilgailuak espaloietan zehar sartzea eta auto-taxien lizentzia urteko mantenimendua | Urriaren 1etik azaroaren 11ra |
Etxe-laguntza eta alokairuak | Likidatutako hilabete bakoitzaren ondorengo hilaren 1etik aste bete |
Udal erabilera publikoko lurrak okupatzea, mahai, mahaitxoak, aulkiak eta antzeko instalazioak erabiliz | Urriaren 1etik azaroaren 11ra |
Azokako postuak | |
Lehen hiruhilekoa (urtarrila-otsaila-martxoa) | Otsailaren 15etik martxoaren 29ra |
Bigarren hiruhilekoa (apirila-maiatza-ekaina) | Maiatzaren 15etik ekainaren 28ra |
Hirugarren hiruhilekoa (uztaila-abuztua-iraila) | Abuztuaren 16tik irailaren 30era |
Laugarren hiruhilekoa (urria-azaroa-abendua) | Azaroaren 15etik abenduaren 30era |
Arautegia
Errolda fiskalak, non ordaindu beharreko kuotak eta hauek finkatzen dituzten zergako elementuak ezartzen baitira, jendaurrean ikusgai jarriko dira udaletxeko bulegoetan dagozkien kobrantza-epeak hasi baino hamabost egun lehenagotik eta hamabost laneguneko epez.
Kuotak eta gainerako zerga-elementuak, dagozkien erregistroetan alta ematerik suposatzen ez dutenez gero baizik eta subjektu pasibo bakoitzari banaka jakinarazi zaion egitate zergagarri bati dagozkionez gero, kolektiboki jakinaraziak izango dira, Zergen Foru Arau Orokorreko 98.3 artikuluan aurreikusitakoaren babespean.
Errolden erakustaldi publikoen aurka birjarpeneko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, erakustaldi publikoko epearen azken egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean.
Azaldutako egutegi fiskal honen iragarkiak kobrantza iragarkiaren zeregina ere beteko du. Kobrantza ondorengo zehaztapenen arabera egingo da:
- Ordaintzeko bitartekoak: Ordainketa egin daiteke udal bulegoetan kreditu txartelarekin, ordainketa-pasabidearen bitartez, edo internet bitartez hemen. Era berean, subjektu pasiboei igorritako barra-kodea duen dokumentuaren bidez ordaindu ahal izango da xede horretarako egokitutako diru-kutxatan
- Ordaintzeko lekuak: Ordainketa-dokumentuan agertzen diren diru etxe lankideetan.
- Borondatez ordaintzeko denboraldi gisa seinalatutako epeak igarotakoan, zorrak premiazko prozeduraren bidez ordainaraziko dira, eta ondoko gainkargu hauek sorraraziko dituzte:
- Baldin eta sartu gabeko tributu zorra premiatzeko probidentzia zordunari jakinarazi baino lehen ordaindu bada, gainkargu exekutiboa ehuneko bostekoa izango da.
- Baldin tea diru sarrera premiatzeko probidentziaren notifikazioa jaso ondoren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorreko 61.5 artikuluan ezarritako epea igaro baino lehen egiten bada, ordaindu beharreko premiamenduzko gainkargua ehuneko hamabostekoa izango da.
- Epe hori igaroz gero, exiji daitekeen premiamenduzko gainkargua ehuneko hogeikoa izango da; berandutzako interesak eta, kasua hala bada, gertatutako prozesu-kostuak aplikatuko dira.
Eta hala ageriko egiten da, herritar guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuko 18. artikuluak xedatzen duena betez.